Lakuabizkarra Haurreskola 0-2 urte bitarteko haurrak hartzen dituen eskola publikoa da. Berau, 2010.urtetik, Haurreskolak Partzuergoaren kudeaketapean dago. Lakuabizkarra Haurreskola Gasteizko Lakuabizkarra auzoan kokatzen da, Baiona 14 kalean konkretuki. Idatzi: lakuabizkarra.gasteiz@haurreskolak.eus edo deitu 945 19 79 29 telefonora. Matrikulazio datak, apirilaren 11tik maiatzaren 9ra arte, izango dira.
Haurreskolako helburu orokorrak kontuan hartuta, errespetua da hezitzaileen lanaren ardatza, eta aniztasunean eta berdintasunean heztea dute helburu.
Garapen etapa honetan (0-2urte bitartean) haurrek gorputz mugimenduaren eta zentzumenen bidez ikasten dute. Haurrek beraien gaitasun guztiak gara ditzaten, hezitzaileek gune eta material egokiak prestatzen dituzte beraien esku, libreki erabil ditzaten.
Hezitzaileak haurren bidelagun dira, beraien erritmo, izaera, nahiak... errespetatuz. Hala, zaintza momentu (elikadura, atsedena, higienea) eta jolas momentu oro, ikaskuntza prozesuaren parte izateaz gain, atxikimendu eta bizipen positibo giza bizitzea dute helburu. Haurrak beraien garapen prozesuaren protagonistak dira. Beraiek eraikitzen dute beraien bidea, eta hezitzailearen papera, bide hori egiten ahalbidetuko dieten material zein espazioak antolatzeaz gain, haurrentzat eskuragarri egotea izaten da. Zaintza uneek (elikadura, atsedena, higienea) eta une hauetan eskaintzen den erritmoen errespetuak haur eta hezitzaileen arteko kalitatezko loturak sortzen laguntzen dute.
Espazioei dagokienez, eskolak kanpoko zein barruko espazioak ditu. Hauen artean honakoak aurki ditzakegu: gelak edota aretoak (manipulatzeko material desberdinekin), areneroa duen lorategia, zuhaitzak eta jolas librerako esparruak, mugimendurako egurrezko egiturak dituen areto handi bat, esperimentaziorako espazioa, psikomotrizitate gela, familiak biltzeko espazioa, geletako jantokia, higiene guneak, atsedenerako guneak eta haurren aulkiak uzteko gela.

Materialei dagokienean, haur bakoitzaren garapen momentu eta interesak kontutan hartuko dituen material anitza eskaintzea da helburua. Honekin, ikaskuntza prozesurako aukerak eta baita jolas libre espontaneorako baliabideak eskaintzen zaizkie.
Familiekin harremana eta komunikazioa funtsezkoak dira Lakuabizkarra Haurreskolan, eta konfidantza oinarri duen erlazioari ematen zaio lehentasuna.
Ikasturtea irailean hasi eta uztailean bukatzen da. Ordutegia 7:30etik 17:00ak artekoa da, non familia bakoitzak bere ordutegi tartea aukeratu ahal izango duen, 5 eta 8 orduko bitarteetan, malgutasuna kontziliazioa uztartzeko lehenetsiz.
Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi gure emailera lakuabizkarra.gasteiz@haurreskolak.eus. Nahiago baduzue deitu gure telefono zenbakira: 945-19 79 29
