2022/04/12 19:30 - 21:00

ANTZERKIA

'Kopaz kopa'

'Kopaz kopa'
Principal antzokia, Gasteiz

Zer gertatzen da berrogeita hamar urte dituzunean eta konturatzen zarenean inork ez dizula berriro hika egingo? Miguelek eta Andresek, bizitza osoko lagunek, bakoitzak bere erara egiten diote aurre galdera horri. Bi lagunek bikote bitxia osatzen dute. Izan ere, partekatzen komunean duten gauza bakarra huts egindako anbizioak eta gaztetasunaren galera dira. Biak ala biak kolokan daude adin ertaineko krisian. Biek astebeteko bidaia egitea erabakitzen dute, Andresen ezkongabearen agur gisa. Bi adiskideek beren segurtasunik ezak arrastaka eramaten dituzte kopaz kopa, zerbaiti heltzeko zerbait aurkitu nahian, bizirik sentiaraziko dituen zerbait, bizi diren erdipurdikotasunetik ihes eginaraziko diena. Kopaz kopak bizitzaz gozatzeko tentazioan erortzera gonbidatzen gaitu. Egilea: Rex Pickett. Zuzendaria: Garbi Losada. Antzezleak: Asier Sota, Iñigo Aranbarri, Ainara Ortega, Ainhoa Aierbe

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago