Helburu zintzo bati jarraituz goretsi zenuen lurra. Uzkurtu barik xukatuz beti itotzen gaituen ura. Ozenki zabaldu zenuen askatasunaren haizea. Jakin ezazu: Andra! Zu zara bukatzen ez den sua. Kasilda Hernaez Vargas emakume iraultzaile euskalduna ideia libertarioen eta bizimodu natural baten alde borrokatu zen gerra zibilean eta bere bizitza osoan. Antzezlan honetan, bere bizipenetatik bidaiatuko dugu, sentimendu hori jarraitzera bultzatu zuen hori bilatzeko. Konpainia: Goitibera. Sarrera doakoa da, baina aldez aurretik gonbidapena eskatu behar da. Eskaera egiteko epea ekitaldia baino 20 egun lehenago irekiko da.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.