Txirrindularitzaren entrenamenduaren mundua asko aldatu da azkenengo urteotan. Datuak behar-beharrezkoak dira txirrindulariaren errendimendua baloratzeko eta horretarako gailu oso inportantea erabiltzen da orain, potenziometroa deitzen dena. Zikloturisten munduan ere asko erabiltzen da orain baina... nola erabiltzen da? Zeintzuk dira kontuan izan behar diren datuak? Zertarako da erosi dudan aparatu hau? Galdera hauek pertsona askoren buruan daude eta hitzaldi honetan erantzuna ematen saiatuko da Xavier Muriel prestatzaile fisikoa.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.