Gurean ere hamaika George Floyd

Erredakzioa 2022ko martxoaren 21a

'Nuestros George Floyd' dokumentalaren fotograma bat. / ALEA

Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Kontrako Egunaren barruan, martxoaren 23an, 19:30ean, Nuestros George Floyd dokumentala aurkeztuko du Ongi Etorri Errefuxiatuak Araba taldeak, Aranako Gizarte Etxean.

Emanaldiak, gainera, Marc Almodovar egilearekin kontatuko du, proiekzioaren osteko solasaldian. "Arrazismo instituzionalari eta Estatuaren zaintzapeko heriotzei buruzko dokumental bat da, polizien edo funtzionarioen esku hildako pertsona arrazializatuen lau istorio jasotzen dituena", azaldu du OEE Arabak.

"Gure bizitza, gizartea eta erakundeak zeharkatzen dituen arrazakeriari mozorroa kentzen jarraituko dugu, Gasteizko Udaltzaingoak identifikazio arrazistak eta atzerritartasun bulegoari egindako entregak bezalako praktikekin amaitzeko", azpimarratu du elkarteak.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago