Dokumental honek Gernika Batzordea Euskal Herriko kolektibo memorialista zaharrenaren ibilbidea jasotzen du. Frankismoaren testuinguruan sortu eta Gernikako bonbardaketatik bizirik atera zirenekin batera aurkeztu zuten 1976ko apirilean. Gaur egun ere, indarrean jarraitzen dute orduan aurkeztutako aldarrikapenek: bonbardaketaren arduradunen errekonozimendu ofiziala, artxibo militarren irekiera, "Guernica Gernikara!", eta Gernika kulturaren hiria.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.