2022/03/27 18:00 - 19:00

IPUIN KONTALARIA

[IGANDEAK JAI] 'Nahia eta Neo', Rosa Martinez

[IGANDEAK JAI] 'Nahia eta Neo', Rosa Martinez
Lakuako gizarte etxea, Gasteiz

Familia giroan euskeraz aritzeko ekitaldia, Geu elkarteak antolatuta.

Nahia neskatila berezi samarra da, familiarekin batera bizitokiz orain dela gutxi aldatu da eta giro berrira moldatzen saiatzen da nekez. Bere lorategian objektu hegalari bitxi baten agerpenak eta oraindik xelebreagoak diren ontzi-gidariak ezagutzeari esker benetazko adiskidetasuna zer den ikasiko dute Nahiak eta beti bere kasa dabilen Ilargi txakurtxoak espazio sideraleko izakiekin abenturak, ametsak eta desioak partekatuz.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago