2022/04/24 19:00 - 20:00

IKUSKIZUNA

[SASKI NASKI] 'Frankestein agurgarria'

[SASKI NASKI] 'Frankestein agurgarria'
Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz

'Frankenstein agurgarria' gutun baten irakurketa da. Victor Frankensteini zuzendutako gutunarena, zehazki. Errezitaldi musikatua da. Ana Galarraga Aiestaran zientzia-komunikatziale eta kultura-zaleak sortu du testua, kezka zientifiko, etiko, feministak eta literarioak txirikordatuz, eta Juan Luis Perez Mitxelena Petti musikariaren ahots eta kantuen laguntzarekin errezitatzen du.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago