1990eko hamarkadaren hasieran, Gaby pozik bizi da Buyumburan, Burundiko hiriburuan, bere familiarekin: bere arreba txikia Ana; bere aita Michel, enpresari frantsesa, eta bere ama Yvonne, ruandarra. Gaby arduragabe bizi da, ikaskideekin bihurrikeriak egiten eta bere "herrialde txikian" bizitzaz gozatzen. Baina egun batean, bi etnia nagusien (hutuak eta tutsiak) arteko tentsio politikoak hilabeteak iraun ondoren, gerra zibila piztu da Burundin eta Ruandan. Gaël Fayeren bestseller homonimoaren moldaketa. Zinema jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin eskaintzen duen Filmazpit zikloaren barruko proiekzioa.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.