Astelehen honetan, ustezko erasotzailearen bikotekide ohiak eztabaida batean aizto batekin mehatxu egin ziola salatu zuen, Lakuabizkarra auzoko etxebizitza batean. Gertakariaren ostean, gizonezkoak etxetik alde egin zuen, baina, biktimak emandako deskribapenari esker, udaltzainek inguruan topatu eta atxilotu egin zuten.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (EAEn) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.