Herritarrak, auzo komunitateak, enpresa txiki eta ertainak, saltokiak, autonomoak eta hiriko hainbat erakunde bildu dira ostegun honetan Europa Jauregian, energia komunitarioko proiektuak sustatzeko martxan jarritako partaidetza prozesuari hasiera emateko, trantsizio energetikorako Gasteizko Udalaren estrategiaren barruan.
300 pertsona baino gehiago bildu dituen lehen asanblada honetan, besteak beste, Gorka Urtaran alkateak eta Ana Oregi alkateordeak parte hartu dute. Lehen mugarria jarrita, prozesua laster zabalduko da hiriko auzo guztietara; izan ere, auzoz auzoko jardunaldiak egingo dira datozen hilabeteetan:
- Martxoaren 24a (osteguna): Aldabe gizarte-etxea, 11:30etik 13:00etara.
- Martxoaren 28a (astelehena): Aldabe gizarte-etxea, 18:00etatik 20:00etara.
- Martxoaren 31 (osteguna): Pilar gizarte-etxea, 10:00etatik 12:00etara edo 18:00etatik 20:00etara.
- Apirilaren 7a (osteguna), Arriaga gizarte-etxea, 10:00etatik 12:00etara edo 18:00etatik 20:00etara.
- Maiatzaren 5a (osteguna): Iparralde gizarte-etxea, 18:00etatik 20:00etara.
- Maiatzaren 6a (ostirala): Iparralde gizarte-etxea, 10:00etatik 12:00etara.
- Maiatzaren 13a (ostirala), Arana gizarte-etxea, 10:00etatik 12:00etara edo 18:00etatik 20:00etara.
- Maiatzaren 17a (asteartea), Elorriagako batzar-etxea, 10:00etatik 12:00etara edo 18:00etatik 20:00etara.
- Ekainaren 2a (osteguna), Zabalgana gizarte-etxea, 10:00etatik 12:00etara edo 18:00etatik 20:00etara.
- Ekainaren 9a (osteguna), Salburua gizarte-etxea, 10:00etatik 12:00etara edo 18:00etatik 20:00etara.
- Ekainaren 14an (asteartea), Abetxukuko gazte-klubean (Uribegela, 6), 19:00etatik 21:00etara.
- Ekainaren 15a (asteazkena), Lakua gizarte-etxean, 18:00etatik 20:00etara.
- Ekainaren 22a (asteazkena), Hegoalde gizarte-etxea, 10:00etatik 12:00etara edo 18:00etatik 20:00etara.
Informazio, aholkularitza eta trebakuntza prozesu honen bidez, Udalak informazioa eta tresnak eman nahi dizkie energia komunitarioko proiektuak sortu nahi dituzten interesdunei, "trantsizio energetiko seguru, justu eta inklusiboaren helburuan bat egiten duten auzoetan komunitate energetikoak bultzatzeko".