Mendiko zinemarik onena ikusi ahal izango da Mendi Tour jaialdiaren 10. edizioan

Erredakzioa 2022ko mar. 10a, 18:20
'The wall of shadows' filmak irekiko du zikloa, martxoaren 14an 19:30ean. / VITAL FUNDAZIOA

Martxoaren 14tik 18ra bitartean, Gasteizera iritsiko da Mendi Tour mendiko zinemaldiaren X. edizioa. Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdian nabarmendutako zortzi film proiektatuko dituzte, Vital Fundazioa Kulturunean.

Mendi Film nazioarteko jaialdiko pelikula onenen zirkuitu ibiltaria Gasteizko Vital Fundazio Kulturunera itzuliko da martxoaren 14an, 16an, 17an eta 18an. Mendi Tourrak ibilbide oparoa du Arabako hiriburuan, eta aurten 10. edizioa ospatuko du. Mendi Film Festivalek eta Ascentium kirol eta kultur ekitaldien enpresak antolatu dute aurten ere, Vital Fundazioaren laguntzarekin.

Saioetara bertaratzen direnek, mendizaleek, zinemazaleek nahiz publiko zabalak, mendiko zinemarik onenarekin eta berrienarekin gozatu ahal izango dute. Mendiko, abenturazko, muturreko kiroletako zein naturako pelikula zoragarriek osatuko dute Gasteizko programazioa.

Oraingoan, BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiaren 14. edizioko zortzi film eskainiko dituzte; horien guztien estreinaldia izango da Araban. Azpimarratzekoa da film horien artean Mendi Film jaialdiko zortzi sari daudela.

Sarrerak online soilik eskura daitezke www.fundacionvital.eus webgunean edota www.mendifilmfestival.com webguneko esteketan.

Arantxa Ibañez de Opakua Vital Fundazioko zuzendariak azpimarratu du Mendi Tourrak "mendiarekin, kirolarekin, muturreko erronkekin, naturarekin eta ingurumenarekin lotutako zine ekoizpenak disfrutatzeko" ematen duen aukera.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide