Lekuko zuzen baten bitartez ALEAk jakin duenez, "motoan sirena jarrita eta ziztu bizian, Frantzia kaletik gora" zihoan udaltzaina. Antza denez, Arana kaletik Alde Zaharrera sartzen ari zen kotxe bat gurutzatu zaio, eta horren kontra talka egin du motorrak. Lekukoaren hitzetan, udaltzaina "hegan" atera da, kotxearen gainetik aurreko espaloiraino.
Berehala bertaratu dira larrialdi zerbitzuak, eta udaltzaina artatu dute. Lekukoaren arabera, agentea arnasik hartu ezinda ibili da tarte batez, eta gero ezker hankaz kexuka hasi da.