Emakume batek etxean izandako abortua ikertzen ari dira

Erredakzioa 2022ko martxoaren 7a

Ikerketa abiatu dute, gertakaria argitzeko. ALEA

Haren bikotekidea atxilotu dute, emakumeen aurkako ustezko indarkeria delituagatik.

Joan den larunbatean Gasteizen emakume gazte batek etxean izandako abortua ikertzen ari da Ertzaintza, gaur ezagutzera eman dutenez.

Emakumearekin batera haren bikotekidea zegoen. Epailearen aginduz, ginoezkoa atxilotu dute; emakumeen aurkako ustezko indarkeria delituagatik ikertzen ari dira orain.

Poliziek gaueko bederatzietan izan zuten gertakariaren berri. Etxera hurbildu ziren, osasun zerbitzuekin batera. Emakumea ospitalera eraman zuten, eta fetua Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutura, gertakariaren nondik norakoak argitu nahian. Gizonezkoa, berriz, atxilo eraman zuten.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (EAEn) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago