2022/03/29 18:30 - 20:00
SOLASALDIA
Gasteizko auzoak ez dira logela-auzo hutsak, ez horixe. Bizitza eta bizi-gogoa dituzte, eta auzotar askok, horietako asko gazteak, euskaraz bizitzeko eta euskara biziberritzeko asmoa ere bai. Auzoa da haien eremua, baina ez dira irla isolatuak, artxipielagoa osatzen dute eta Gasteiz du izena. Bada gure hiria hobeto ezagutzeko garaia, ezta?. Eta zer hobe egoera hori bizi dutenek kontatuta baino?
Txagorritxuko Zizta euskara taldeko, Judimendiko gazte asanbladako eta Zabalganako euskara taldeko kideek gidatuko gaituzte haien bizi-esperientzietatik. Arabagara-Topaguneko Oskar Garcia de Bikuñak bideratuko du saioa.
Antolatzaileak: ARABAGARA, Topagunea, Lazarraga Elkartea, ALEA eta GEU Elkartea
Babesleak: Gasteizko Udala, Laboral kutxa eta Vital Fundazioa.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.