2022/03/25 18:00 - 20:00

HITZALDIA

Komunikazio informalak ere badu generoa

Komunikazio informalak ere badu generoa
Emakumeen Etxea - Etxanobe jauregia, Gasteiz

Bizitzaren beste esparru batzuetan bezalaxe, komunikazio informalean ere genero-bereizketak aurki ditzakegu. Hitza hartzeko orduan, interakzioan, forma linguistikoen erabileran edota hitzik gabeko komunikazioan, emakumeek eta gizonezkoek joera ezberdinak dituzte. Genero-desberdintasun horiek aztertzeko, gure bizipenak ez ezik, gaiaren inguruko ikerketak ere hartuko ditugu kontuan. Metodologia parte-hartzailea izango da.

Trebatzailea: Idoia Eizmendi Aldasoro, berdintasuneko teknikaria, kazetaria eta mugimendu feministako kidea

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago