Tankeak garraiatzeko Espainiako Armadaren konboi bat igaro da Gasteiztik

Erredakzioa 2022ko mar. 2a, 22:00

Asteazken arratsaldean, tanke ugari zeramatzan Espainiako Armadaren konboi bat igaro da Gasteiztik. Lopidanako gasolindegian gelditu ostean, bere bidea jarraitu du A1 errepidetik, Irunerako noranzkoan, Ertzaintzaren eskolta batekin.

Oraingoz, ez dago armamentuaren lekualdatzearen inguruko informazio ofizialik, baina litekeena da NATOren mugimenduekin zerikusia izatea; argi ez dagoena da Ukrainako gerrarekin lotuta ote dagoen ala ohiko mugimenduak ote diren.


Bideoak: Whatsapp bidez jasota

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide