Gasteizko ukrainar komunitateak bilketa kanpaina abiatu du, gerraren ondorioei aurre egiteko

Erredakzioa 2022ko martxoaren 2a

Esperanza kaleko Slavianka dendan egiten ari dire bilketa kanpaina. / Argazkia: Tetiana Hladkova

Ukraina-Euskadi elkarteak bilketa kanpaina bat jarri du martxan hainbat hiritan, tartean Gasteizen. Diruaz gain, oinarrizko beharrak, arropa, janaria, sendagaiak eta hornikuntza medikoa jasotzen ari dira Slavianka dendan.

Errusiak Ukrainan abiatutako gerraren ondorioei aurre egiteko, euskal ukrainar komunitateak bilketa kanpaina bati ekin dio hainbat hiritan: Gasteizen, Irunen, Bilbon, Donostian eta Santanderren. Ukraina-Euskadi elkartearen bitartez jaso eta Ukrainara bidaliko dituzte jasotako ondasunak; Gasteizen kasuan, Esperanza kaleko 2. zenbakian kokatutako Slavianka dendan egingo dute bilketa.

Alde batetik, dohaintza moduan dirua jasoko dute elkartearen kontu korronte zenbakian: ES16 2095 5001 0091 1443 7029. Horrez gain, oinarrizko beharrak, arropa, hotzari aurre egiteko materialak, janaria, sendagaiak eta hornikuntza medikoa jasotzen ari dira.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago