Eraikin bat hustu dute Arana auzoan, patinete elektriko batek eragindako sute baten ondorioz

Erredakzioa 2022ko otsailaren 24a

Bart gauean, 21:30ak aldera, bateria kargatzen ari zen patinete elektriko batek sute bat eta kalte handiak eragin ditu Gasteizko Arana auzoko Leon kaleko lau solairuko eraikin batean. Suhiltzaileek 13 bizilaguneko eraikina hustu behar izan dute. Bost lagun eraman behar izan dituzte Txagorritxu ospitalera, eta beste bat Santiagora.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago