'Juani' etxe okupatuko lehen solairua desalojatuko dute otsailaren 28an

Erredakzioa 2022ko ots. 23a, 10:30

Judimendiko Juan II.aren kaleko 1. zenbakia 'Juani' etxe okupatua da. / GOOGLE MAPS

Datorren astelehenean, otsailaren 28an, Gasteizko Judimendi auzoko Juani etxe okupatuko lehen solairua hustuko dute, Fincas Armentia higiezinen enpresaren salaketaren ondorioz. Elkartasuna adierazteko deialdia egin dute goizerako.

Duela bost urte baino gehiago okupatu zuten Juani, Judimendiko Juan II.aren kaleko 1. zenbakian kokatuta dagoen eraikina. Okupatutako blokearen solairu bakoitzak legezko jabe ezberdin bat dauka, eta, ondorioz, egungo bizilagunek hainbat prozesu judizial dituzte zabalik.

Testuinguru horretan, datorren astelehenean, otsailaren 28an, lehen solairua utzaraziko dute, horren legezko jabe Fincas Armentia higiezinen enpresak egindako salaketaren ondorioz.

10:30ak aldera gauzatzekoa den desalojo aginduaren aurrean, Juaniko bizilagunek eta auzoko beste eragile batzuek 09:00etatik aurrera Juan II.aren kalean elkartu eta elkartasuna adierazteko deialdia egin dute. "Ez gara isilik geratuko! Gora Juani eta gora okupazioa!", adierazi du Sumendi Espazioko asanbladak.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago