1562an, Nicolao Landuchio bidaiari italiarra Gasteiza sartzera zihoala, bertakoek beharbada "errexala pean egon" esan zioten. Ez zituen hitz horiek ulertuko eta hiztegi bat egitea otu zitzaion. Lehen euskal hiztegia -6.000 hitz bildu zituen- Gasteizen sortu zen. Ahulago edo sendoago beti egon da euskara Gasteizen. Gaur egun, ehun hizkuntza baino gehiago hitz egiten diren gizarte honetan, beharbada, euskarak konplize berriak topatu ahal ditu hiriko "beste" sukalde horietan. Ruben Sanchez bertsolari eta idazlearen eskutik. Adina: 14 urtetik gora.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.