Aldamioak jartzea eta behin-behineko aldamio eta hesietan jartzen den publizitatea arautzeko ordenantza bat onetsi du gaurko Gasteizko osoko bilkurak. Hala, udalak publizitate mezuen gaineko kontrol bat eramango du euskarri horietan, eta horiek jartzeko baimena ukatuko du publizitatean mezu "iraingarri, laidogarri edo ezegokiak" egonez gero.
Aurreratu dute aintzat hartuko dutela alkoholari eta tabakoari dagokien legediak dioena, eta baita sexu, arraza edota adinaren araberako diskriminazioa saihesteko irizpidea ere.
Udalak babestu du aldamioetan publizitatea jartzeak finantziazio osagarri bat izateko aukera ematen diela auzokoen komunitateei, obra horiek egiten diren bitartean.