36 sagarrondo berezi landatu dituzte Jundizen

Erredakzioa 2022ko otsailaren 18a

Barietate tradizionalen "biodibertsitatea eta aberastasuna" bultzatu nahi dituzte. GASTEIZKO UDALA

Aurretik degradatuta zegoen lur eremu bat baliatu dute espeziearen berezko dibertsitatea bultzatzeko.

IGZ Ingurumen Gaietarako Zentroak eta Euskal Herriko Hazien Sareak 36 sagarrondo landatu dituzte Jundizko parkean, Mendebaldea izeneko eremuan.

Ariniz herriaren iparraldean kokatuta, degradatutako eremua zen aurretik, baina lurzoruak leheneratzeko prozesu bati esker parke publiko bihurtu zuten.

Baliatu nahi izan dute bertan "kalitate handiko lurzoru natural" bat dagoela fruta arbola horiek landatzeko. Horiek handitzean, parkean dauden zuhaitzen bildumaren parte izango direlako esperantza dute sustatzaileek.

Ezaugarri desberdinak dituzten sagarren haziak aukeratu dituzte horretarako. Zehazki, sagarrondo horien artean hainbat ekotipo daudela iragarri dute, hau da, berezko ezaugarri komunak dituzten landare talde desberdinak daude. "Honek espeziearen berezko dibertsitatea aberasten du, baita horri lotutako ezagutza ekologikoa ere", nabarmendu dute. Ekimenak Euskal Herriko nekazaritza barietate tradizionalen "biodibertsitatea eta aberastasuna" babesten laguntzen duela erantsi dute.

Aurreratu dutenez, Eraztun Berdearen eta Bioaniztasunaren Atala arduratuko da kimu berrien mantenuaz. Gazte Enplegurako Programako baso kuadrillek ere zeregin horretan lagunduko dutela aurreratu dute.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago