2022/02/26 10:30 - 12:00

BISITA GIDATUA

Bisita jasangarriak, uraren bidea

Bisita jasangarriak, uraren bidea
Turismo bulegoa, Plaza Berria, Gasteiz

Zein bide egiten du urak gure iturrietara iritsi arte? Gasteizen nola egiten dugun kontatzea eta bizitzea merezi du, Europako hiririk jasangarrienetako bat baita. Egin ezazu bat gurekin ibilbide honetan, uraren xuxurlari, gure oinen azpitik bideratuta hirian dabiltzan ibaien erritmoari eta gasteiztarrei edaten eman zieten baina dagoeneko desagertuta dauden iturrien lekukotzei jarraikiz. Ezagut ezazu putzuen, asken, erroten, antzinako hornidura-guneen eta gaur egun barrutik ikus ditzakegun ur-biltegi handien historia. Bisita hau ez da gomendagarria haurrentzat.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago