Prest da Gasteizen Santa Ageda, 35 abesbatzarekin

Erredakzioa 2022ko ots. 3a, 18:06

17:00 aldera abiatuko dira Santa Agedako taldeak. / Alea

Guztira, 1.378 lagun ibiliko dira hiriko kaleetan barrena, 17:00etatik 21:30era bitartean

Santa Ageda bezpera ospatzeko, 35 abesbatza ibiliko dira ostiralean Gasteizko kaleetan barrena. 17:00etan abiatuko dira, eta 21:30era arte izango dira kantu kantari; 1.378 parte-hartzaile izango dira taldeetan. 

Hiriko hainbat talde aterako dira ohiko errondak egitera, Santa Agedaren ohorezko kopla zaharrak kantatzera, auzoetan, makilak aldean dituztela, koplaren erritmoa eramateko, lurrean kolpatuz. Pandemiaren ondorioz, joan den urtean ez zen halakorik izan, eta etenaren ostean berriz ere martxan dira taldeak. "Pozgarria da hirian otsaileko jai tradizionaletako bat berreskuratu ahal izatea. Eskerrak eman nahi dizkiet aurten Gasteizko kaleetan ibiltzera animatu diren abesbatzetako kideei", adierazi du Kultura zinegotzi Estíibaliz Cantok.

Zabalgana, Salburua eta Iparraldeko gizarte-etxeak izango dira talde gehien hartuko dituztenak; ondoren, Judimendi eta Pilarrekoak, hiruna talderekin.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago