2022/03/19 10:00 - 14:00

LANTEGIA

'Euskal dantzatik feminismora'

'Euskal dantzatik feminismora'
Emakumeen Etxea - Etxanobe jauregia, Gasteiz

Euskal dantzak feministak dira? Mutilak, neskekin beti; gonak belaunen azpitik beti; ezin duzu hau dantzatu, mutilentzako bakarrik da-eta. Tradizioaren eta feminismoaren arteko adiskidetza-prozesuan lagundu nahi dugu, eta bidean azalduko diren oztopoak saihestu. Azalpen teorikoak emateaz gain, hitz egin, jolastu eta dantzatu egingo dugu. Bestalde, arropak, mugimenduak eta emanaldien eraldaketa -jatorritik gaur artekoa- birpasatuko ditugu.Trebatzaileak: Karla Agirre Aranburu eta Amaia Marin Zabala, feministak, dantza-irakasleak eta Indarra Euskal Kultur Elkarteko kideak. Hutsik geratutako tokietan izen-emate eguna: 2021/09/02 - 2022/03/05

Bertaratzeko, eman izena hemen: www.vitoria-gasteiz.org/eskolafeminista

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago