Lurrari oles eginez hasiko dute otsaila Arabako bertso eskolek. Agate Deunaren bezperan herrietako hainbat kulturgilerekin batera lurrari ernatzeko deialdiari ekingo diote bertsoz eta musikaz. Gasteizko Salburua auzoko bizilagunak Ekialdeko parkean elkartuko dira eskola eta elakrte ezberdinetatik etorriak. Maddi Agirre eta Gorka Pagonabarraga bertsolariekin. Auzoko eragile ezberdinek antolatua: Kalez Kale, Salburua Burdinbide Auzo Elkartea, Sarburu Kultur Elkartea, Oihan Guraso Elkartea, Aintzira Guraso Elkartea eta Errekabarri Eguzki Ikasleen Guraso Elkartea.