Atzo, asteartean, hiritar batek 092ra egindako deiak Udaltzaingoari jakinarazi zion gizonezko bat emakume batekin eztabaidan ari zela Antso Jakitunaren kaleko establezimendu komertzial batean, eta, gainera, eraso egin ziola.
Udaltzainek, bertaratutakoan bi lekukok emandako argibideei jarraituz, Gasteiz hiribidean topatu zituzten biak, biktima eta ustezko erasotzailea. Emakumeak udaltzainei gertatutakoa baieztatu zien, eta halakoak ohikoak zirela azaldu zien.
Ondorioz, udaltzainek 27 urteko gizonezkoa atxilotu zuten, bikotekidearen aurkako indarkeria fisikokoarekin eta psikologikoarekin lotutako delituaren ustezko egilea izatea egotzita. Gaur eramango dute epailearen aurrera.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (EAEn) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.