Ertzaintzak 112 zenbakira egindako dei baten bitartez izan zuen horren berri. Igandetik astelehenerako goizaldean, hainbat pertsona borrokan ari ziren Gasteizko Alde Zaharraren eta Koroatze kalearen artean. Polizia iritsi baino lehentxeago, bi taldetako inplikatuek alde egin zuten, baina bertaratutako patruilek inguruan aurkitu zituzten.
Horietako batek, ertzainak ikusi zituenean, zurezko makila bat lurrera bota zuen. Gainera, auto baten azpian topatu zuten aurkarietako bat ezkutatzen saiatu zen labana.
Gertakarien aurrean, Ertzaintzak 20 eta 50 urte bitarteko sei gizonezko atxilotu zituen, liskar nahaspilatsua leporatuta. Horrez gain, horietako bik Herritarren Segurtasunerako Legean oinarritutako isun administratiboa jaso zuten, arma zuria —labana— eta objektu arriskutsu bat —makila— eramateagatik.