Begi Belarri ikus-entzunezkoen zikloaren bitartez euskaraz egindako film-dokumentalak eskaintzen dira hilean behin.
Emanaldi guztiek bi atal izaten dituzte: alde batetik, film-dokumentala proiektatzen da eta bestetik, filmaren zuzendariarekin, istorioaren protagonistarekin edota jorratzen den gaiarekin loturiko hizlariekin solasaldia egiten da.
Sinopsia: Jose Miguel Etxeberria 'Naparra', Komando Autonomo Antikapitalistetako (CAA) kidea, 80ko hamarkadaren hasieran desagerrarazi zuten. Euskal Herriko gerra zikinaren testuinguruan desagertu zen, eta Batallón Vasco Español (BVE) talde parapolizialak hartu zuen bere gain Naparraren desagerpena. Bere autoa Ziburun agertu zen, jendarmeria baten aurrean. Aita jendarmeen deira joan eta kotxearekin zer egin nahi duen galdetzen diotenean, bolantea autotik ateratzen du. Amari agindu zion ez zela esku hutsik itzuliko.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.