Urtarrilaren 17arekin batera, San Anton egunarekin lotutako ospakizunen beste edizio bat antolatu du Gasteizko Udaleko Kultura Sailak. Aurten, hala ere, zozketa tradizionala eta umeentzako zozketa baino ez dira egin, Covid-19ak eragindako osasun krisiaren ondorioz.
Goizean, 12:20an, Musika Etxean egin da San Anton Txikiren zozketa, Udalaren Folklore Akademiak antolaturik. Txokolatezko bi txerriak Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleen artean banatuko dira: aurten, Nazareth eta Luis Elejalde Rogelia de Alvaro ikastetxeek irabazi dute saria. Folklore Akademiak zuzeneko musikaz girotu du ekitaldia.
Zozketa tradizionala
Arratsaldean, udaletxeko osoko bilkuren aretora itzuli da zozketa tradizionala; ekitaldia 18:00etan hasi da. Joan den abenduaren 28an, San Prudentzio adinekoentzako egoitzaren aldeko 30.000 txartel jarri ziren salgai —60 zentimoko prezioan—, eta guztira 28.900 txartel saldu dira.
Gaurko zozketan, balio ezberdineko hamar sari banatu dira, lehen saria haragi produktuen sorta bat izanik —txerria zozkatzen zen garaia gogoratzeko—. Ageda Marroquinek —67 urtekoa— eta Juan Jacinto-Andresek —71 urtekoa— atera dituzte zenbaki saridunak, Angel Fernandez notarioaren aurrean:
Zk. | SARIAK | Zk. |
1 | Ezkur txerri iberikoaren produktu sorta | 03901 |
2 | Bidaia bi lagunentzat: Oporto eta Portugaleko iparraldea | 23690 |
3 | Hiriko bidaiatxoa: Miguel Delibesen Valladolid hiria ezagutuz | 28352 |
4 | Sukalde-robota | 10957 |
5 | “Adventure” bizikleta. | 05238 |
6 | Principal Antzokia: antzerki denboraldirako bi abonamendu | 15833 |
7 | Ordenagailu eramangarria | 03917 |
8 | Liburuak erosteko bonoa | 28819 |
9 | Bi lagunentzako bazkaria | 07811 |
10 | Etxebizitza Plus Asegurua Laboral Kutxa (urtebete) | 02715 |