Jacinto Benavente kaleko bidegorria eta zirkulazio erreiak zaharberritzeko lanak martxan daude

Erredakzioa 2022ko urt. 11a, 14:05
Gaur goizean hasi dira Jacinto Benavente kalea zaharberritzeko lanak. / GASTEIZKO UDALA

Gaur goizean hasi dira Jacinto Benavente kalean, Florida kalearen eta Esmaltazioetako biribilgunearen arteko zatian, bidegorria eta zirkulazio erreiak zaharberritzeko obrak. Zoladura hobetzeko planak hiriko beste hainbat puntutan izango du jarraipena.

Esku-hartzea Gasteizko hamabost bat kaletan zoladura hobetzeko planaren barruan kokatzen da, eta lanak Florida kalearen eta Esmaltazioetako biribilgunearen arteko bidegorrian hasi dira astearte honetan.

Funtsean, zoladura hobetzeko, asfaltoa berriro jarriko da, 12 eta 5 zentimetroko sakoneran —eremu bakoitza zer punturaino hondatuta dagoen kontuan izanda—. Hiri osora zabalduko diren lanen kontratua hiru multzotan banatuta dago, Firmes Alaveses eta Yarritu enpresek osatutako aldi baterako enpresa elkarteari esleitu zaio, eta 1,7 milioi euro inguruko inbertsioa ekarriko du.

Gasteizko honako puntu hauetan egingo dira esku-hartzeak, hiru multzotan banatuta. Une honetan, obren planifikazioa zehazten ari da Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Saila, klima kontuan hartuta eta ahalik eta eragozpen gutxien sortzeko helburuarekin:

1. multzoa:

  • Forondako Atea, Gasteizko sarreratik Landaberde kaleraino.
  • Juan Garai kalea, Latinoamerika eta Arriagako atearen artean (BEIrenak ez diren erreiak).
  • Iruñea kalea, Antonio Machado eta Orreaga kaleen artean.

2. multzoa:

  • Jacinto Benavente kaleko bidegorria, Florida kalearen eta Esmaltazioetako biribilgunearen artean.
  • Jacinto Benavente kalea, Florida kalearen eta Esmaltazioetako biribilgunearen artean.
  • Askatasun kalea.
  • Olagibel kalea, Bake kalearen eta Herrandarren kalearen artean.
  • Ortiz de Zarate kalea.
  • Erraimun Olabide kalea.

3. multzoa:

  • Adriano VI.aren kalea, Lovaina plazatik Gasteiz hiribideraino. Eskuineko erreia Lovaina plazarantz.
  • Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea, Gasteiz hiribidearen eta Fernandez de Lezeta kalearen artean.
  • Domingo Beltrán kalea, Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalearen eta Koroatze kalearen artean.
  • Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea, Mexiko eta Leandro Viana kaleen artean (BEIrenak ez diren erreiak).
  • Pedro Asua kalea, Adriano VI.aren kalearen eta Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalearen artean.
  • Pedro Asua kalea, Teodoro Dublang kalearen eta Adriano VI.aren kalearen artean (BEIrenak ez diren erreiak).

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide