Etxerat Elkarteak asteazken honetan iragarri zuenez, Asier Bengoa Lopez de Armentia preso gasteiztarrak baldintzapeko askatasuna lortu du aste honetan, ETA erakunde armatuko kide izatea egotzita Espainiako zein Frantziako estatuetako espetxeetan hamalau urteko zigorra bete ostean.
2021eko apiriletik aurrera, hirugarren graduan igaro du espetxealdiaren azken zatia. Aurretik, hamabi urte eman zituen Frantziako espetxeetan, eta 2019ko otsailean espainiaratu zuten, hiru urteko beste zigor bat betetzeko.
Frantziako Estatuan, Lannemezanera hurbildu zuten Bengoa, baina Espainiako Estatuaren esku gelditu zenean, berriz ere urrundu zuten, Herrera de la Manchako espetxera (Ciudad Real) hain zuzen ere. Ondoren, pixkanaka hurbiltzen joan ziren: lehenik, Zuerara (Zaragoza), eta, azkenik, Zaballara (Araba). Bertan igaro du zigorraren azken zatia, espetxealdia eta lana uztartuz, baldintzapeko askatasuna lortu arte.
Auzitegi Nazionaleko Espetxeratuen Zaintzako Epaitegi Zentralaren autoa abenduaren 16an sinatu zen, eta dagoeneko irmoa da.
???????? Asier Bengoa Lopez de Armentia preso politiko gasteiztarra baldintzapeko askatasunean geratu da, 14 urteko zigorra bete ondoren #batgutxiago Ongi etorri Asier!
— Etxerat Elkartea (@EtxeratElkartea) January 5, 2022
Oharra ????https://t.co/VxGVcsouKH