Zaramagako artista gazteak Pneuma abestiaren instrumentala eta ahotsa sortu eta diskoaren prozesu osoan parte hartu badu ere, kolaborazio ugari izan ditu kanta bera, bideoklipa zein diskoa aurrera ateratzeko.
Peio Elizondo eta Larri Larson (HHmaniakoestudio) ahotsen grabaketan, Urtzi (HHmaniakoestudio) bideoaren grabaketan eta edizioan, ErreQueR nahasketan eta masterizazioan, eta Unai Berbaindde ahotsen grabaketan eta masterizazioan. Gainera, datorren astelehenean argitaratuko den lanaren azala Zikutalarik diseinatu du.
Rap musikaren inguruan Gasteizen pil-pilean dagoen underground mugimenduaren kideetako bat da Krd'Krudo. Besteak beste, Zarata Selektion eta Musik Morralla musika proiektu autogestionatuetan aritu da azken urteetan.
Horrez gain, duela gutxi, rap abeslariak, produktoreak eta ikus-entzunezko ekoizleak biltzen dituen Apolo G's kolektiboa sortu du BRN, Larri Larson, Kemena, JLM Beats eta Urtzirekin batera. Abenduaren 10ean estreinatu zuten Ahí estoy, proiektu berriaren lehen bolumena.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!