Koronabirusa

San Silvestre lasterketa bertan behera utzi dute Gasteizen

Erredakzioa 2021ko abe. 21a, 12:01

Gasteizko San Silvestre lasterketaren aurreko edizio bat. / Argazkia: vamosacorrer.com

Covid-19aren pandemiak eragindako egoera dela eta, antolatzaileek eta Gasteizko Udalak aurten ere San Silvestre lasterketa bertan behera uztea erabaki dute.

Urteko azken egunean, abenduaren 31n, ospatu ohi den San Silvestre lasterketa bertan behera uztea erabaki du Arabako Atletismo Federazioak, probaren babesle nagusiak diren Udalarekin eta Vital Fundazioarekin batera.

Bigarren urtez jarraian hartutako erabakia Covid-19aren pandemiaren azken asteetako datu txarren ondorioz hartu dute, osasun agintariengandik jasotzen diren gomendioei jarraituz.

Antolatzaile eta babesleek astelehen honetan eman dute erabakiaren berri; hain zuzen ere, 2.500 lasterkari inguru bildu dituen Gasteizko Maratoi Erdia ospatu den asteburuaren ostean.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago