Zabalik dago Eguberrietako izotz pista

Erredakzioa 2021ko abe. 18a, 14:09

Florida parkean kokatutako pista zabalik egongo da datorren urtarrilaren 9a arte.

Gaurtik aurrera zabalik izango da Eguberrietako izotz-pista, patinatzen ikasteko gunea eta 100 metroko txirrista, Florida parkeko kioskoaren inguruetan. Inaugurazio ekitaldian zinta-mozketa buru ostean, irristaketa-erakustaldian egin dute Bipolo klubeko kideek eta aurrerantzean herritar guztien gozamenerako zabalik egongo da espazioa Errege eguneko asteburua igaro arte.

Egunero, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 22:00etara egongo da zabalik espazioa, salbuespen hauekin:

  • Abenduaren 24an eta abenduaren 31n : 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
  • Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean : 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 24:00etara.

Sarrerak pista ondoko leihatilan bertan eros daitezke, baina, itxaronaldiak saihesteko, aldez aurretik on line erostea gomendatzen da. Honakoak dira aurten ezarritako tarifak:

  • Izotz pista: 2,50€ orduko (patinak eta, 16 urtetik beherakoen kasuan, kaskoa barne).
  • Txirristatik jaistea: 0,85€ bidaia bakoitzeko.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago