Atzeratu dute Olatz Salvadorren eta Idoia Asurmendiren kontzertua

Erredakzioa 2022ko urt. 7a, 10:08
Idoia Bilboko Euskaldunan egin zuten Gora bihotzak emanaldian. FAIR SATURDAY

Olatz Salvadorrek eta Idoia Asurmendik, Jimmy Jazz aretoan, gaur eskaini behar zuten kontzertua martxoaren 31ra atzeratu dute.

Sarrerak data berrirako balio dute, baina entzuleek data berrian kontzertura joaterik ez badute sarrerak@jimmyjazzgasteiz.com helbidera email bat idatzi behar dute, urtarrilaren 16a baino lehen, dirua bueltatzeko eskatuz.

Olatz Salvadorrek Zintzilik (2018, Airaka) bere lehen lanak izandako oihartzunari eutsita, Aho uhal (2020, Airaka) izeneko lan batekin eta berrikuntza askorekin aurkezten da. Izen horrekin lotutako jolasek tiraka abiatu du Salvadorrek bere bakarkako bigarren estudioko lanaren iruditeria.

Salvadorrek berak konposatu ditu lanak biltzen dituen abesti guztiak diskoari amaiera ematen diona izan ezik: Ivan Ferreiroren Promesas que no valen nada, Salvadorrek nerabezaroan askotan entzuten zuen kanta da eta musikari galiziarrarekin batera moldatzeko aukera izan du oraingoan. Ferreiroren laguntzaz gain, hainbat kolaboratzaile izan ditu alboan musikari donostiarrak: Pablo Novoa gitarra jotzailea eta ekoizlea, Rozalen, La Mare eta Idoia Asurmendi musikariak dira horietako batzuk, "oso profesional onak eta gainera pertsona bezala maila handikoak direla erakutsi didate", aitortu du.

Izan ere, Idoia Asurmendi aramaioarrak eskenatokia partekatuko du martxoan Salvadorrekin. 2021eko euskal promesa handienetakoa da Asurmendi. Tabakalera, Chillida Leku eta Jazzaldiaren terrazak bete ostean, apirilean kaleratu zuen bere lehen diskoa, Aulki jokoa. Folk sotiltasunez eta eguneroko poesiaz beteriko albuma da, baretasuna transmititzen duen ahots batek laztandua.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide