Aitzina Folk

Estilo desberdineko bost emakume artista igoko dira oholtzara

Erredakzioa 2022ko urt. 2a, 10:00
Amak laukoteak lehen diskoa aurkeztuko du. AITZINAFOLK

Amak eta 'La Pulga' bildu ditu Aitzina Folk jaialdiak urtea behar bezala hasteko; ikuskizun bana eskainiko dute Iradier Arenan, 19:00etatik aurrera.

2022. urteko bigarren egunean izango dira oholtza gainean Amak eta Askoa Etxebarrieta Lasheras La pulga. Txalaparta eta flamenkoa uztartzen dituen Berriketan proiektua aurkeztuko du La Pulgak. Euskal Herriaren sustraietan jaio zen. Dantza flamenkoa eta bere musika txalapartarekin. Ttakunak, txalapartaren kantuaren barruko dantzaren takoiek edo lerro artean xuxurlatzen dituzten gitarrek eta kexuek elkarrizketen joan-etorria eta ikuskizun honen sentimendua osatzen dute.

Alaitz Telletxea Tolosa, Maixa Lizarribar Saizar, Amaia Oreja Unanue eta Kristina Solano Maiza dira Amak, eta bere taldearen izena bera duen lehen diskoa aurkeztuko dute Gasteizen. Soinua du grabitate-zentro iraunkor gisa diskoak, gehi euskal folkaren eta ahots polifonikoen melodietarako zaletasuna. Lau amen lau trikitiri lau panderoekin batera lau ahotsen jokuekin eraikitako kantu-kontuak dira. Kalejirak, arin-arinak, balsak, baladak, trikitixak eta zortzikoak girotzen dute diskoa.

Honi guztiari, eta modu xarmargarrian, eskarmentu handiko hainbat folk musikariren ekarpenak batuko dira. Euskal iparraldean polifoniarako duten zaletasun apur bat ere badu Amak laukoteak. Melodien gainean bigarren eta hirugarren ahotsak egiteko erraztasuna dute. Testuei erreparaturik, eta orokorrean hartuta, hausnarketarako gogoeta asko aldarrikatu nahi ditu. Baina guztien gainetik emakumearen eta amatasunaren ideia dago.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide