Espainiako Espetxe Erakundeek iragarri dutenez, beste bost euskal preso Euskal Herriratuko dituzte aurki. Horien artean dago Jose Mari Novoa preso gasteiztarra. 1999tik espetxean dago Novoa, 30 urteko espetxe zigorra betetzen ari da eta 2022an beteko ditu hiru laurdenak. Lexuri Gallastegi, Zigor Blanco, Gorka Lupiañez eta Ion Troitiño ere Euskal Herriratu egingo dituzte.
Espetxe Erakundeek ez dute iragarri zein kartzelatara ekarriko dituzten presoak. Hori Eusko Jaurlaritzak zehaztu beharko duela esan du Espainiako Barne Ministerioak. Izan ere, haren menpeko Espainiako Espetxe Erakundeek adierazi dutenez, bost euskal presoen Euskal Herriratzeak Eusko Jaurlaritzako Justizia sailarekin koordinatuta egingo dituzte. Urriaren 1etik Jaurlaritzak du Martutene, Basauri eta Zaballako espetxeen eskumena.