2022/01/04 11:00etan eta 12:30ean

ANTZERKIA

'Korri, Kuru, korri!', Pantzart

'Korri, Kuru, korri!', Pantzart
Montehermoso kultur gunea, Gasteiz

Europara legez kontra iristen den mutiko afrikar baten istorioa kontatzen duen antzerkia da. Patxi Zubizarretaren izen bereko liburuan oinarrituta dago, eta honekin Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria lortu zuen 2019an. Pantzart taldeak eginiko ikuskizuna estreinatuko da lehen aldiz Gasteizen. Gonbidapenak eskuratzeko bi bide egongo dira: BIBE plataformaren bidez; telefonoz eskatuta / 945 161830 / astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 20:00etara (jaiegunak kenduta). Pertsona bakoitzak gehienez 4 gonbidapen eskatu ahalko ditu.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide