Ikuskizun honetan arau bakarra dago: ez dago ezinezkorik. Hodei Magoak magia klasikoa eta modernoa uztartzen dituen trukoen aukeraketa bat aurkezten digu: ezinezko ihesbideak, zatika ebakitzen diren gorputz atalak edo imajinatu ezin diren igarkizunak, besteak beste. Hori guztia argiztapen ikusgarri batek, soinu-banda landu batek eta eszenaratze zirraragarri batek lagunduta.
Ikuskizun hau Butaka Txikiaren programazioaren barruan dago.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.