'Pon ta Pa' haurrentzako ikuskizunak zirkoa eta antzerkia batzen ditu, sorpresas beteriko ikuskizun dinamiko eta goxo batean. Pon-en urtebetetzearen aitzakiarekin, bikote honek, beraien mundu xelebrea erakutsiko digu. Susto, korrikaldi, opari eta bizkotxo artean gure bi lagunek malabare, akrobazia eta xaboi ponpen unibertsoan murgilaraziko gaituzte. Eusko Labeldun gereziak, alergia sendaezinak eta erremedio majikoak. Dena da posible, zirkua eta antzerkia nahasten dituen ikuskizun honetan. Sarrera: 1 € . Sarrera salmenta: abenduaren 2tik aurrera edozein gizarte etxe edo kirol instalaziotan (pilotalekuetan izan ezik) edota sarreren salmenta Internet bidez, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagora arte.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.