EGURALDIA

Giroa ez da hobetuko zubiaren amaieran

Erredakzioa 2021ko abe. 7a, 08:08

Gaur bereziki arratsaldean bota dezake euria, baina tenperaturak orain arte bezala mantenduko dira. Bihar, berriz, asko hoztuko du, eta elur kota 700 metrora jaitsi ahalko da.

Goi hodeiekin hasiko da asteartea, eta egunean zehar ugarituz joango dira. Horiekin batera, euria egiteko arriskua batez ere arratsaldean pilatuko da. Egunaren amaieran elur kota 1.000 metro ingurura egongo da. Hegoaldetik eta hego-mendebaldetik joko du haizeak, batzuetan gogor. 5 eta 12 gradu arteko tenperaturak izango ditugu.

Asteazkenean zeru hodeitsuak mantenduko dira, prezipitazio txikiarekin lagunduta. Batez ere egunaren hasieran eta arratsalde partean ugariagoak izango dira. Haize ahul bizia ibiliko da, mendebaldetik; zenbaitetan, bolada gogorrekin.  Eguerdian, eguzki izpiren batekin D bitaminaz kargatzeko modua egon liteke, baina ez  larregi emozionatu arropa kentzerakoan: 4 eta 6 gradu artean ibiliko da termometroa. Are, elur kota 700 metrora jaitsi daiteke.  

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago