Urtero bezala, GEU Elkarteak kalejira batekin eta kandelak piztuz ospatu du Euskararen Nazioarteko Eguna. Ospakizuna 18:00etan hasi da, Arka plazatik abiatutako zirku kalejira batekin. Teantro konpainiaren eskutik eta erdigunean zehar geldiune batzuk egin eta gero, publikoa Andre Maria Zuriaren plazara iritsi da 19:00etan.
Bertan, neguburua hurbil dagoela aprobetxatuz, arratsaldeko iluntasunez baliatu dira Euskararen Argia pizteko; argitxoak eta kandelak mosaiko batean batuz —aurreko urteetan baino aukera ekologikoagoa—, Euskarak 365 leloa osatu dute. Urtero lez, etxeko txikiek ere aukera izan dute kandelak pizteko.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!