Guardia Zibilak gizonezko bat atxilotu du Gasteizen

Erredakzioa 2021ko aza. 19a, 10:22

Gasteizko Hondarribia kalean egin dute atxiloketa. ALPHABET

Ez da ezagutzera eman atxiloketaren zergatia, momentuz operazioa sekretupean dagoelako.

Guardia Zibileko GAR Ekintza Azkarrerako Taldeko agenteek gizonezko bat atxilotu dute gaur goizean Gasteizen, sekretupeko sumario baten barruan dagoen operazio batean. 

Ibaiondoko Hondarribia kaleko eraikin batean egin dute atxiloketa. Gasteizko udaltzainen laguntza izan dute inguruetako kaleak kontrolatzeko. Hiru patrol hara joan dira, eta hainbat guardia zibilek etxebizitza baten barruan miaketa egin dute, beste batzuek sarrerak eta irteerak kontrolatzen zituzten bitartean. Ondoren, gizonezko bat atxilo eraman dute. 

Momentuz ez da ezagutzen atxiloketaren zergatia, baina, polizia erakunde desberdinek dituzten konpetentzien arabera, Euskal Autonomia Elkartearen esparrua gainditzen duen delitu mota bat izango litzateke egotzitakoa.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago