Patxo Telleriak Mikel Martinezi oparitu dio testu iradokitzaile bat. Mikel Martinez, aktoreaz gain, Bilboko Kafe baten gidaria da eta askotan barran ikusten dugu zerbezak eta beste zerbitzatzen. Oraingo honetan tabernako barra horretantxe Mikel Martinez arituko zaigu "kaña bat ondo botatzeko instrukzioak" azaldu nahian (edo aitzakia horrekin, behinik behin). Egilea: Patxo Telleria. Aktorea: Mikel Martinez. Produkzioa: Tartean Teatroa, Loraldiaren laguntzarekin.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.