2021/12/02 19:00 - 20:30

EKITALDIA

Bideo-kopla lehiaketaren sari-banaketa eta bertso-saio musikatua

Bideo-kopla lehiaketaren sari-banaketa eta bertso-saio musikatua
Salburua gizarte-etxeko ikuskizun-aretoa, Gasteiz

Arabako Bertsozale Elkarteak eta Arabako ALEAk elkarlanean antolatuta, Bideo-kopla lehiaketaren bigarren edizioa izan da aurten, Araba osoko 14 urte arteko gaztetxoei zuzenduta. Bertsolaritza eta teknologiak uztartuta, taldeka, Arabako gazteek beraien adimena eta sormena erakusteko aukera izango dute, bideo-lehiaketa formatuan. Ekitaldi honetan, lehiaketaren irabazleen bertsoak ikusi eta sariak banatzeaz gain, saio musikatuez gozatu ahalko da Amets Arzallus, Peru Abarrategi, Oihane Perea eta Irati Andaren bertso saioarekin. Bideoak bidaltzeko epea azaroaren 19an amaituko da.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago