2021/12/01 20:00 - 21:00

EKITALDIA

'Auzoa kantari' kantu-topaketa

'Auzoa kantari' kantu-topaketa
Gazalbideko Olé Tú taberna., Gasteiz

Txagorritxu auzoko Zizka Euskara Talderan eskutik, "Auzoa kantari" ekimena izango da, Paula Amilburu bertsolari arabarrarekin batera. "Auzoa kantari" duela lau urte abiatutako ekimena da. Musikari batek euskarazko abestien bertsioak jotzen ditu auzoko taberna batean. Abestuko diren kantuen letrak kantutegietatik ateratzen dira eta, hala, bertaratzen den jendeak euskal kantak abestu eta ikasteko parada edukitzen du, euskaraz aritu eta gozatzearekin batera.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide