2022/01/02 19:00 - 20:30

KONTZERTUA

[AITZINA FOLK] Ama eta Berriketan

[AITZINA FOLK] Ama eta Berriketan
Iradier Arena, Gasteiz

 Lau emakume, lau ama, lau trikiti, lau pandero eta lau ahotsen proposamenak bete-betean asmatu du agertokietarako bueltari modu erraz eta erakargarrian egiteko hitzordua. Konplikazio, zailtasun eta arazoen gainetik jausi alaia egiteko parada baino ez dute buruan. Lasaia eta jostalaria da Amak taldearen bizi-filosofia. Berriketan, berriz, txalaparta eta flamenkoa uztartzen dituen proiektua da. Kideak: Aitor Korta eta Mikel Aveiro (txalaparta), Miguel Linares (gitarra), Eider Elorza, Angel Lopez de Toro (kantua) eta Adrian Larrañaga (perkusioa) eta Askoa Etxebarrieta Lasheras, “La Pulga” (dantza).

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide