2021/12/23 19:30 - 20:45

IKUSKIZUNA

'Olentzero', Mulixka dantza taldea

'Olentzero', Mulixka dantza taldea
Iradier Arena, Gasteiz

Iritsi da neguko solstizioa. Oso antzina, eguzkia mendi artean betirako desagertuko ote zen ere beldur izaten zen. Baina orain Olentzerok badaki eguzki berritu bat sortuko dela eta berriro ere izango dugula argia, berotasuna eta esperantza. 

Mulixkak bere hirugarren ikuskizuna aurkezten du: 'Olentzero'. Aro zaharreko pertsonai mitologikoa eta gaur egungo pertsonai magikoa uztartzen duen ikuskizuna da Olentzero.

Musikaz, dantzaz, abesbatzaz eta antzezlanez osaturiko ikuskizun sakona da, ondo zaindutako gidoiarekin ikusle heldua zein txikiena pentsatuarazi eta ilusioz beteko dituena.

Guztira, 80 pertsona arituko dira oholtzan (40 musikari orkestran, 25 abeslari, 14 dantzari eta aktorea), eta aspaldian galdutako Olentzeroren eta Gabonetako benetazko mezua trnsmitituko diote ikusleari.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide